XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Klase kontzientzia eta klaseen kultura ekintzak haintzakotzat hartzen ditu, gizartearen sendotasunak beharrezkoak dituela uste bait du.

Hala eta guztiz goi-mailako kultura eta batipat ideologia, industriatutako egiduratan bakarrik azaltzen delarik, nahiz kapitalista nahiz kolektibista, teknikak, ekonomia antolamenduak, lehen mailako eginkizun bat betetzen dute klase-egiduran.

Klaseak ez dira erresuma bezala nahi ta nahi ezkoak, ez dute legeek behartzen gizona klase batetakoa edo beste batetakoa izatera.

Are gutxiago dira ordea borondatezkoak.

Beraz klase batetakoak ez dira ez bere borondatez, ez aginduz klase hartakoak egin.

Hala ere ez diteke esan oharkabean dagozenik, hori klase kontzientzia bera ukatzea bait litzake.

Bestalde, klaseak taldez osatutako taldeak dirala dio.

Bere barnean, sendiak, bizibideak, adinak bereizten dituen taldeak, sortzaileak eta konsumitzaileak e.a. aurki ditezke.

Gizarte osoa mailatan zatiturik dagoen bezala, klase bakoitzak ba ditu bere barne-mailak eta barne burruka bat ere bai.

Barne burruka hau txikiagoa izanen da zenbat eta handiagoa izan klaseen artekoa.

Klaseen ezagugarri nagusienetako bat bezala elkarrekin konpondu ezina azaltzen du.

Ez diteke batera bi klasetan parte har.